Agiria (euskera)

Pertsona arruntak gara: zeu bezalakoak: egunero esnatzen garenak, ikasteko, lan egiteko edota lana bilatzeko; familia eta lagunak dituzten pertsonak. Egunero gogor lan egiten duten pertsonak, bizitzeko eta geuren artean daudenei etorkizun hobea emateko.

Batzuk aurrerakoiak garela esaten dugu, besteok kontserbadoreak. Batzuk fededunak, besteok ez. Batzuk ideia politiko zehatzak dauzkagu, eta besteok apolitikotzat hartzen dugu geure burua … baina guztiok kezkatuta eta haserretuta gaude geure artean dagoen egoera politiko, ekonomiko eta soziala direla eta. Geure alderdi politiko, enpresario eta bankarien ustelkeriagatik … herritarrok babesgabe gaudelako.

Egoera honek egunero kaltetzen gaitu. Baina guztion artean alda dezakegu. Lan egiteko ordua da, guztion artean sozietate hobea garatzeko momentua. Horregatik honako hau defendatzen dugu:

  • Aurreratuta dagoen sozietate baten lehentasunak honako hauek izan behar dira: berdintasuna, aurrerapena, solidaritatea, kulturarako sartze librea, iraunkortasun ekologikoa eta pertsonen garapena, ongizatea eta poza.
  • Eskubide oinarrizko batzuk gizarte guztietan ziurtatuta egon beharko litzateke: etxebizitza, lan, kultura, osasun, hezkuntza, politikan parte-hartze, garapen pertsonala, eta bizitza osasun eta zoriontsua edukitzeko behar diren gauzetarako eskubidea.
  • Gaur egungo gobernu eta sistema ekonomikoak ez dituzte lehentasun hauek kontuan hartzen, eta horrek gizon-emakumeen garapena eragozten du.
  • Demokrazia herritik etortzen da (demos=herria; krazia=gobernua), beraz herriak izan behar du gobernuaren jabea. Hala ere, herrialde honetan ia politiko gehienok ez gaituzte ezta entzuten ere. Haien lana geure ahotsa instituzioetara eramatea izan beharko litzateke, herritarron parte-hartze politikoa errazteko, bide zuzenak erabiltzen, gizartearen ongizatea lortzen saiatzeko. Baina haiek geure lepotik aberastu eta euren egoera hobetzen dute, botere ekonomikoen jarraibideak baino ez jarraituz, eta boterea tinko atxikitzen “PPSOE” sigla mugiezinak hasten diren diktadura partitokratiko baten bidez.
  • Gutxien botere gehiago edukitzeko nahiak desberdintasuna, amorrua eta injustizia sortarazten ditu, eta honek geuk errefusatzen dugun biolentziara eramaten du. Zaharkitu eta naturaren kontrako dugun modelo ekonomikoak sozietatea blokeatzen du. Errekurtso guztiekin bukatzen dituen egoera sortzen da, pertsona gutxi batzuk aberasten eta besteak gero eta pobreago uzten. Kolapsatu arte.
  • Sistemaren xede eta nahia bakarra gero eta diru gehiago edukitzea da, eraginkortasuna eta sozietatearen ongizatea kontuan hartu barik. Baliabideak xahutzen, planeta birrintzen, langabezia eta zoritzarreko kontsumitzaileak sortarazten.
  • Herritarrok makinaria baten zatitxo bat gara, geure beharrei buruz ezer ez dakien gutxiengo bat aberasteko. Anonimoak gara, baina geu barik hemen dagoen ezer ez litzateke egongo, geuk mundua mugiarazten dugulako.
  • Sozietate bat izanez, gehiengoaren onura ekartzen ez duen errentagarritasun ekonomiko abstraktu batean geure etorkizuna ez jartzen ikasten baldin badugu, guztiok pairatzen ditugun gehiegikeriak eta gabetasunak ezabatu ahal izango ditugu.
  • Iraultza etikoa behar dugu. Dirua gizakiaren gainean jarri dugu. Geure zerbitzuan jarri beharko genuke. Pertsonak gara, ez merkatu-produktuak. Ez naiz erosten dudana, gauzak erosten ditudan zergatia, ezta erosten diodanari ere.

 

Arestian esandakoa dela eta, haserretuta nago.

Aldatu ahal dudala uste dut.

Lagundu ahal dudala uste dut.

Badakit guztion artean egin dezakegula.

Irten geurekin. Zeure eskubidea da.

Comparte y difunde:
  • Facebook
  • Twitter
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Tuenti